Kontuz!!

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2019ko eka. 10a, 19:54
Satorra -  Talpa occidentalis

Mezu handi bat gure satorrarendako.  Jakina, Talpa occidentalis-ak ezer gutxi ikusten du eta mezua jarri duenak ongi asko zekien hori.  Baina, ai! Ikusi orduko harrapatu dute eta bertan seko gelditu da.

Bakarrik bizitzen, bakarrik hiltzen. 

Beharbada, agintea bideberrian ibiltzen diren ibilgailuendako izan da.  Baina, ai! Ez gaude patxadaz naturaz gozatzeko eta lurra oso urruti dago gure asmoetatik.

Hainbeste…

Ez diegula erreparatzen inguruan ditugun animaliei.

Baina, ai!

Natura eta bideberria iraunkortasunik gabeko bikotea.