Sakanako alkateei eta zinegotziei

Erabiltzailearen aurpegia Basoa 2019ko eka. 17a, 22:08
tximeleta

Beleixek zenbait alkate berriei egindako elkarrizketak arretaz entzun ditut. Eskertzekoa da herrirako sartuko duzuen denbora.

Ingurumena, ordea, faltan sumatu dut zuen lehentasunetan.  Batzuek garrantzia eman diozue, beste batzuek ez duzue ezta aipatu ere egin, beste batzuek, aldiz, azalean utzi duzue gaia.  AHT joka dugu eta honek izanen duen eragina gure ingurumenean izugarria izanen da, seguraski guk geuk ere ez dugula jakinen zer landare eta animaliak mota zapalduko ditugun bidean eta zein izanen ote den ere beraien etorkizuna. 

Baina ez naiz AHT-ren itzalpean geldituko zapalkuntza galanta izan arren, ez dadila zapi beltz bat bihurtu gure begietan, badaudelako beste egoera batzuk xumeak izan arren garrantzi handikoak direnak. egunerokotasunean gertatzen direnak eta zaintzen ez ditugunak eta adibide gisa maiatzaren 20an adierazi nuen argazki baten bidez, horiei ere aurre egin beharko genieke.

Espero dut eta nahiz eta aipatu ez izan, zuen lehentasunetan izatea, ingurumenik gabe gu ere ez ginatekeelako hemen egonen eta nik behintzat, BIZIRIK egon nahi dut.