Horixe da buztangorriaren familia. Arra ilunena, emea ornogabe batekin, txitak habian eta lurrean independentziaren zain dugu habiatik alde egin duen beste txita bat. Egun gutxi barru lortuko du gure buztangorri txikiak!! Hemetzortziren bat egun pasa izan ditu bere familiarekin, baina habiatik hanka egin ezkero gutxi faltako zaio gurasoengandik ere agurtzeko.
Etengabe aritu zaizkie elikatzen, batez ere emeak, baina bada garaia beren kabuz bizitzeko. Bi errunaldien ondoren norberak bere bizitza eginen du berriro. Datorren urtean beste ziklo berri bati hasiera emanen diote berriz ere.
Ongi bizi.