Urrian sartuta gaude, udazkenaren hasieran. Goizetan oraindik entzuten dira txorien algarak. Zuhaitzen adarrak mugitzen dira. Txoriek esnatzen dituzte argitu orduko. Eta, badoaz eguna beste nonbait ematera. Zuhaitzen babesa bertan izanen dutelakoan, ilunabarrean bueltan izanen dira berriro.
Baina ezustekoa ere hartu dezakete eta, izan ere, hartzen dute. Inausketari sarri eutsiko diogu naturaren erritmoari erreparatu gabe. Zenbait herritan, esan bezala, inausketa eginen dute zuhaitzak hosto berdez beteta daudenean -kaleko zuhaitzei ari naiz-. Arrazoia lurreko hostoak ez jasotzeko egiten omen da. Txoriek beren habitat-a galtzen dute eta agian insektuek ere asko zuhaitzetan bizi izaten baitira. Eta zer esan zuhaitz berari egiten ari zaion kaltea lana ongi egina (inausketa ongi egin, noiz…) ez badago.
Garaiz kanpo inausketa egiteaz aparte, penagarria suertatzen da lan horretan jantzita ez dagoen bat ikustea. Ur-ihesa gertatzen denean herrian, nori hots egiten diogu? Iturgin bati ala iturgintzaz jakin ez dakien bati? Zergatik, orduan, uzten dugu inausketa edozein esku? Hor garbi ikusten da ingurumena ez zaigula asko axola.
Bada garaia zentzuz aritzeko, gure ingurumena hobeki ezagutzeko eta hobeki ere zaintzeko. Aitzakiak bukatu dira.
Beste iritzi bat baduzue inausketaren inguruan, erantzun gaia aberastuko dugu eta.