Ecoembes izena irakurri nuen lehendabiziko aldia duela denbora luze izan zen. Sakanako Mankomunitateak atez ateko zabor sistema indarrean jarri zuenean txosten bat egin zuen azalpenak emanez. Nahiz eta nik zalantza ugari izan ezarritako sistemarekin, ez zitzaidan, ordea, Ecoembesi buruzko galderarik bururatu. Izena ote? Eco hitzak bere indarra du norbait inozo bihurtzeko, antza.
Baina ez da urrea dir-dir egiten duen guztia, eta eco izen horren atzean mundu beltz bat estaltzen da. 80. hamarkadan Eskorbuto musika taldeak bazuen abesti bat non esaten zuen “os engañan os engañan, si”. Urte batzuk pasa dira dagoeneko, baina abestia ez da zahartu inondik inora. Greenpeacek ateratako txostena irakurri ondoren zalantzak etortzen zaizkit, berriz ere, baina ez da momentua atzera egiteko -aitortuko dizuet gogoa ematen duela-.
Hiru lotura utziko dizkizuet: Lehendabizikoa Greenpeacearen txostena. Merezi du irakurtzea bertan jakinarazten digutelako nola kudeatzen den zaborra -plastikozko ontziak hain zuzen- eta begiak zabalik izatea denon mesederako izango delako. Bigarrena Ecoembesek berak niri bidalitako erantzuna, eta gure kezka adierazi diogun denoi, ustez. Hemen kontraesanetan erortzeko arriskua izan dut, baina kontraesana handiago litzateke informazio puska bat emanen ez banu, gero norberak hausnarketa egin dezala. Eta, azkenik, Ecoembesi bidali nahi badiozue zuen kexa, hortxe orria.
https://es.greenpeace.org/es/wp-content/uploads/sites/3/2020/10/ecoembes-miente-informe.pdf