Klaxona jotzen hasi zirenean erreparatu nion horri. Eta horrek zer hausnartu eman zidan. Kasu honetan ez zen aldarrikapen bera belarrietan min egin zidana (norberak jakinen du zer aldarrikatu, horretan libre izan dadila), baizik eta ateratzen zuten zarata. Horri kutsadura akustikoa deritzo.
Sinonimoak jartzen ditugu zarataren inguruan eta badirudi zaratarik ez dagoen lekuetan ez dagoela bizitzarik. Zer esanen ligukete saguzarrek? Eta hontzek? Iluntasunak ematen duen isiltasunean bizitza aurkitzen dute.
Osorik: Arrano txikiaren hegaldia