Hauen artean lanerako erabili behar izaten duten autoa zeuden, hau da, taxilariak, banatzaileak, autobus-gidariak, etab. Entzule batek mezu bat bidali zuen irratira esanez zenbat eta abiadura gutxiago izan, orduan eta auto-ilara gutxiago sortzen direla. Eta momentu horretan txingurriak etorri zitzaizkidan burura.
Mehdi Moussaid ikertzaileak dioenez, gizon-emakumeek ez bezala, txingurriek erritmo konstantea izaten omen dute, egonkorra eta ordenatua multzoan ibiltzen direnean. Eta Audrey Dussutour biologoak txingurriekin egindako ikerketetan frogatu duenez, inurriek ez dute inoiz inurri-ilararik sortzen. Halako dentsitate batera iristen direnean, %10en bat gelditu egiten da eta horrek bide gehiago sortzen ditu inurriak gelditu gabe ibil daitezen. Guk, ordea, erritmoari jarraitu beharrean, sigi-saga eginez abiatzen gara jendearen artean - gutxi batzuk-, eta horrek besteen erritmoa eta abiadura geldiarazten du, gezurra badirudi ere.
Osorik: Arrano txikiaren hegaldia