Batzuetan norbait benetan ezagutzen duzula sentitzen duzu. Haren erraiak zureak bezalakoak balira bezala, eurizkoak eta antzuak; udaberria gorroto duzuela, ziklo-hasiera guztiak gorroto dituzuen bezala. Inoiz elkar ikusi ez duzuen arren, besarkada bat ematera ausartuko zarela badakizu, heriotza saihesteko edo biziari mendekatzeko, berdin gisan.