Memoria toki antzeko bat da, behinola bizi izan ginena. Iraganaren ausazko laburpenak beti kokatzen dira gertaleku jakinetan, gertaleku horiek lausoak izan arren. “Oroitzapenak bere antzinako erretorika gordetzen du, zuhaitz baten edo zutabe doriko baten moduan jaikitzen da, normalean gure ametsen barruan egoten da lo eta haren jabe bakarrak gara” idatzi zuen Silvina Ocampok.