Adonako idazkari den Asun Adotek eman zion hasiera ekitaldiari, odol emaileei eskerrak emanez, eta odola ematearen garrantzia azpimarratuz. Adotek adierazi zuenez, odola emateak bizi ugari salbatzen ditu, baina haren esanetan soilik populazioaren %4a da odol emaile. Ondoren Adonako zuzendari den Jose Maria Masek hartu zuen hitza, odol emateak Altsasun eta, oro har, Nafarroan bizi duen egoera azaltzeko.
Azalpen horien ostean, domina banaketari ekin zitzaion, Erkudengo Ama abesbatzak abesten zuen bitartean. Guztira 23 odol emaile saritu ziren (denek ezin izan zuten ekitaldian egon), 10 urrezko dominarekin (odola 50 aldiz emateagatik) eta 13 zilarrezkoarekin (odola 25 aldiz emateagatik). Behin sariak banatuta, abesbatzak kantuan itxi zuen ekitaldia, eta ondoren Iortiara bertaratukoei askaria eskaini zitzaien.
Gazteen kontzientziazio falta kezka iturri
Ekitaldiaren aurretik Altsasuko delegazioko buru den Maite Mazkiaran Apestegiak adierazi zuenez, gazteak orokorrean ez daude kontzientziatuta odola ematearen garrantziaz, eta hori, Mazkiaranen esanetan, arazo handi bat da: “adineko jendea odola emateko pronto dago, baina hauek pixkanaka erretiratuz joaten dira. Egoera horretan, gazte jendea behar beharrezkoa da, baina hauek ez daude behar bezain kontzientziaturik”. Adineko jendea animatze aldera, azpimarratu nahi izan zuen odola ematea oso erraza dela eta bizi ugari salba daitezkeela.
Altsasun 2012tik 2013ra odol emateen kopuruak izaniko jaitsieraz galdetuta, Mazkiaran lasaitasunez agertu zen: “2012an odol emate gehiago izatearen arrazoia zera da, urte horretan lau aldiz etorri zirela odola jasotzeko autobusa, 2013an baino aldi bat gehiago. Proportzioan jarrita, antzeko kopuruez ari gara”.
Omenduak
Urrezko domina
Jose Miguel Berasategi Zabalo, Charo Etxabarri Zubillaga, Reyes Letona Juarez, Maria Jesus Martiarena Alegria, Carmelo Navarrete Medina, Patxi Pajares Aguado, Jose Reyes Palacios Horna, Juana Maria Rendo Gonzalez, Petra Rendo Gonzalez eta Fco. Javier Zabaleta Bergara.
Zilarrezko dominak
Migel I. Agirre Goikoetxea, Epifanio Azanza Munarriz, Fco. Jose Cerezo Canalejo, Margari Ziordia Sanz, Juan Etxeberria Aiestaran, Lorenzo Gonzalez Urkizu, Joaquin Grados Sanchez, Pablo Larraya San Roman, Fco. Navarro Palomares, Carlos Otaegi Galvan, Jesús Palop Quesada, María Jesus Porta San Roman eta Francisco Beramendi Espinosa.
775 odol-emaile Altsasun
2013 2012
Odola eman zuten 242 290
Odol emateak 371 535
Arruntak 369 531
Autotransfusioak 2 4
Atzera botatako emateak 62 105
Autobuseko emateak 305 453
Beste inon egindako emateak 66 82
Emaile berriak 17 25