“Euskara aberatsa dugu Urdiainen, eta ahalegina egin behar da gal ez dadin”

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

“Euskara aberatsa dugu Urdiainen, eta ahalegina egin behar da gal ez dadin”

 

Imanol Etxarri eta Francis Irigoien, Urdiango euskara ikasleak

 

Sakanako Mankomunitatearen Euskara Zerbitzuak Urdiaingo hizkera lantzeko ikastaro praktiko bat antolatu du, eta martxan da ilbeltzaren 13az geroztik. Bertan parte hartzen ari diren urdiaindarretako bi dira Francis Irigoien eta Imanol Etxarri. Euskaldun zaharrak dira biak, eta lehendik ere herriko euskara zerabilten egunerokotasunean. Ordea, zabaldu egin nahi dute beren jakintza, hitz eta aditz berriak ezagututa, eta hitanoa landuta.

Iñaki Berastegi: “Ohiko hedabideen joeratik ateratzea da gure asmoa”

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Iñaki Berastegi: “Ohiko hedabideen joeratik ateratzea da gure asmoa”

Kirola arnasa luzez, eta genero arteko oreka bilatuz. Horra hor Harmaila aldizkari sortu berriaren proposamena. Abuztuan plazaratu zuen zero alea, eta aurrenekoa Durangoko Azokan aurkeztuko du. Iñaki Berastegi kazetari urdiaindarra da egitasmoaren sortzaileetako bat. Zailtasunak zailtasun, pozik dago orain arte emandako pausoekin. Erronka bat du orain: Harmaila jendez mukuru betetzea.

“Txikitako ametsa betetzen ari naiz; ezin gehiago eskatu”

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

“Txikitako ametsa betetzen ari naiz; ezin gehiago eskatu”

Naiara Ijurko, piano-jolea

Haize Berriak bandak bere errepertorioa zabaldu zuen pasa den larunbatean, Musikaren bidetik kontzertuan, bi bakarlariren laguntzaz. Horietako bat Naiara Ijurko piano-jole uhartearra izan zen. Goizeko entseguaren aurretik tarte bat hartu zuen Guaixerekin bere musika-ibilbidea errepasatzeko.

Aritz Igoa, Bioeraikuntza ikaslea: “Bioeraikuntza egungo bizimodu estresagarritik aldendu egiten da”

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Aritz Igoa, Bioeraikuntza ikaslea: “Bioeraikuntza egungo bizimodu estresagarritik aldendu egiten da”

Espainiako estatuko lehen bioeraikuntza ikastaroa eskaini du Nafar Lansarek, Ultzama Fundazioarekin batera. Guztira 21 pertsonak hartu dute parte; tartean, Aritz Igoa etxarriarrak. Igeltserotzari, zurgintzari eta sistema pasiboei buruzko formazioa jaso dute ikasleek. Horri esker, 225 metro karratuko eraikin bat altxatu ahal izan dute. Esperientziarekin pozarren dago Igoa.  

Mugarri izateko bidean

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Mugarri izateko bidean

Atzo hasi eta igandera arte, Hatortxu Rocken hogeigarren edizioa ospatuko da Lakuntzan. Antolatzaileen arabera, Euskal Herrian sekula egin den elkartasun jaialdirik handiena izango da. Musika izango da nagusi, baina hitzaldiek eta mendi martxek ere izango dute tokia.

Jaialdi erraldoia, behar erraldoiei erantzuteko

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Jaialdi erraldoia, behar erraldoiei erantzuteko

Marka guztiak apurtzeko bidean da Hatortxu Rock 20. Lau egunetan zehar 84 taldek joko dute oholtza gainean. Antolatzaileek 6.718 boluntarioren sostengua eduki nahi dute. Momentuz, 5.000 inguru lortu dituzte.

Ibai Gonzalez, San Pedroko arraunlaria: “Arraunlaria naizela esatean, sakandarrek aurpegi arraroa jartzen didate”

Erabiltzailearen aurpegia   Kirola

Ibai Gonzalez, San Pedroko arraunlaria: “Arraunlaria naizela esatean, sakandarrek aurpegi arraroa jartzen didate”

Urtero bezala, udarekin batera hasi da Eusko Label Liga, arraunaren munduko txapelketa nagusia. Bertan ordezkari bat dauka Sakanak: Ibai Gonzalez, 24 urteko urritzolarra. Duela hiru urte hasi zen arraunkadak ematen, Pasai San Pedroko arraun taldean, eta pixkanaka tokia ari da egiten Libia traineruan. Aurten hiru estropadatan hartu du parte dagoeneko. Gehiagoren gose da, baina. 

Sakana LH, eskaladako teknikari berrien harrobi

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Sakana LH, eskaladako teknikari berrien harrobi

Sakana Lanbide Heziketako institutuak eskaladako kirol teknikari izateko ikasketak mustu ditu 2016-17ko ikasturtean. 2014an mendi ertaineko teknikari zikloa abiatu zuen, eta aurten beste pauso bat eman du. Praktika da nagusi ziklo berrian, ikasleek harkaitzetan jardutearen bidetik barnera ditzaten edukiak.

Ibarreko pop-rockaren bozgorailu

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Ibarreko pop-rockaren bozgorailu

Larunbatean abiatuko da Sakanako pop-rock lehiaketaren lehenengo edizioa. Guztira hamaika taldek hartuko dute parte, jokoan izango diren hiru sarietakoren bat eskuratzeko asmoz. Antolatzaileak pozarren agertu dira jasotako arrapostuarekin.

Talde askok eman dute izena, espero baino gehiagok!

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Talde askok eman dute izena, espero baino gehiagok!

Sakanako Pop-Rock lehiaketako antolatzaile Iñaki Gartziak eta Ricardo Aretak ekimenari buruzko azalpenak eman dizkigute.

Laguntzaileak