Aukeran, hobe da krema bezperan egitea.
Berotu eltze batean esnea, kanela makila eta limoi azala, irakin arte.
Nahastu katilu batean azukrea eta irina. Gehitu 6 gorringo. Gorringoekin egin ordez arrautzekin egin nahi badugu, 5 arrautza erabili. Dena ongi nahastu, orea egin arte.
Sutan genuen esnea katilura bota eta ongi nahastu. Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, irakin arte. Lodi-lodi dagoenean, zabaldu erretilu batean olio pixka bat edo gurin pixka bat, krema ez itsasteko, eta krema bertan zabaldu. Pasatu gurina kremarekin gainetik.
Zoldarik ez sortzeko, jarri kremaren gainean film plastikoa. Hozten utzi.