OSAGAIAK (4 lag.)
Azpizuna
2 txerri-azpizun
gatza
piperbeltza
oliba-olioa
azukrea
Osagarria
8 txanpinoi
¼ esne-gain
2 melokotoi (potekoak) edo 2 anana
NOLA EGIN
Azpizuna
Jarri azpizunak erretilu batean, eta eman gatza eta piperbeltza.
Sartu labe beroan, 200º-tan. 30-45 minutu inguru beharko ditu egiteko.
Egindakoan, atera labetik, eta bota azukre pixka bat azpizunen gainean; ondoren, sartu berriz labean eta gratinatu.
Osagarria
Zatitu txanpinoiak lautan.
Salteatu txanpinoiak zartagin batean, olio pixka bat gehituta.Su bizian egin, baina ez asko-asko egin. Aukeran, tartean, gehitu zorrotada bat koñak. Azkenik, gatza eman.
Moztu melokotoiak xerratan, eta gehitu melokotoiak txanpinoiei. Eduki sutan pixka batean, eta geroko gorde.
Saltsa
Berreskuratu azpizunek erretiluan askatu duten salda, eta berotu zartagin batean. Erretilua oso lehor baldin badago, gehitu melokotoiaren almibar pixka bat. Gehitu zartaginera egin ditugun melokotoi eta txanpinoiak, eta eduki sutan pixka batean.
Platerean nola
Zabaldu saltsa pixka bat platerean
Moztu azpizunak takotan edo xerra loditan, eta jarri xerra batzuk saltsaren gainean.