Zartagina berotu, bero-bero egon behar du, eta olio pixka batez busti. Bota zartaginera burruntzali txiki bat nahasketa, ez gehiegi. Beheko aldea egindakoan, buelta eman zotz baten laguntzaz edo plater bat erabiliz, eta beste aldea egin. Lehenbiziko krepea bota, ez jan, gehienetan itsatsi egiten da-eta.