Endibia eta antxoa entsalada

Erabiltzailearen aurpegia Karrikestuko errezetak 2013ko aza. 13a, 20:00



OSAGAIAK (4 lag.)


Endibiak
4 endibia
1 tipula fresko


Ozpin-olioa
ziapea, 2 koilaratxo txiki
oliba-olioa
ozpina
gatza
perrexila


16 antxoa
oliba beltzak



NOLA EGIN


Endibiak
  • Kendu endibiei kanpoko hostoak, dozena erdi-edo, eta gorde gero platerean jartzeko. Endibien erdiko zatia julianan moztu, punta gogorra kenduta.
  • Moztu tipula freskoa julianan, eta nahastu endibia txikituekin.



Ozpin-olioa
  • Nahastu ontzi batean: ziape pixka bat (2 koilaratxo), 4 parte oliba-olio, parte bat ozpin, gatza eta perrexila.
  • Nahastu ozpin-olioa, enbidia-tipula txikituak eta olibak.


Platerean nola
  • Jarri 4-6 hosto platerean, eta bota gatz pixka bat gainean.
  • Jarri ozpin-olio-endibia-tipula-oliba nahasketa erdian.
  • Bukatzeko, jarri antxosak gainean.

Osorik irakurri