Irudia: Marta Gala /CC BY-SA 2.0 OSAGAIAK (10 lag.)Haragi-bolak2 kg haragi txikitu (txerria eta txahala)
2 tipula
perrexila
5 arrautza
gatza
gazta
ogi lehorra
2 baso esne
irina
ogi arraila
Onddo-saltsa2 tipula
½ kg onddo (eginik)
ura
esnea
esne-gaina
irina
oliba-olioa
NOLA EGINHaragi bolak- Nahastu haragi txikitua, gazta, arrautzak (2-3 arrautza kiloko), tipula bat txikiturik, perrexila, ogi arraila, gatza eta ogi lehorra esnetan bustirik. Ogi lehorra bustitzeko, ogi laurden bat eta ¼ esne erabili; ogiari azala kendu.
- Aurreko osagai guztiak ongi oratu eta ore horrekin haragi bolak egin. Frijitu bola horiek olio berotan eta, egin ahala, atera eltze zabal batera.
Onddo-saltsa- Tipulak txikitu eta potxatu, gatza emanda.
- Ongi potxatutakoan, gehitu onddoak eta koilarakada bat irin, eta ongi nahastu. Gehitu ½ l esne eta ½ l ur, eta egosi 5-10 bat minutuz. Ondoren, irabiagailuarekin txikitu eta iragazi.
- Gehitu ½ l esne-gain, gatza eman eta irakinaldi bat eman.
Dena bat - Gehitu onddo-saltsa haragi bolei; behar baldin badu, gehitu ur pixka bat, eta irakinaldi bat eman.