Paella

Erabiltzailearen aurpegia Karrikestuko errezetak 2013ko eka. 15a, 10:00



Irudia: Alpha /CC BY-SA 2.0


OSAGAIAK (4 lag.)

Paella
40O g arroz
1 tipula
2 piper berde
1 piper gorri
1 tomate lata (400 g)
½ kg txipiroi
12 txirla
12 ganba
1 ½ l arrain-salda
oliba-olioa
gatza

Arrain-salda
arrain-hezurrak
ganben buru eta azalak
3 tipula
oliba-olioa
ura
gatza


NOLA EGIN


Arrain-salda
  • Jarri eltze batean sutan arrain-hezurrak eta ganben buru eta azalak. Eltzekoa luze egosi, arrain-salda egiteko.
  • Tipula txikitu eta potxatu, su bizi samarrean. Potxatutakoan, gorritutakoan, gehitu arrain-saldari eta utzi egosten.
  • Denbora luzez egositakoan, salda iragazi. Gatza eman.

Paella
  • Moztu piper berdeak, piper gorria eta tipulak, eta potxatu eltze batean, gatza emanda.
  • Potxatutakoan, gehitu txipiroiak, txikiturik. Paella haragiarekin egin nahi izanez gero, haragia aparte frijitu eta barazkiei gehitu.
  • Txipiroiak egindakoan, tomatea gehitu. Nahikoa denbora baldin badugu, naturala; bestela, frijitua.
  • Bota olioa paella-ontzira, eta berotu. Berotutakoan, arroza gehitu eta pixka batean sueztitu. Gatz pixka bat eman.
  • Gehitu lehen prestatutako nahasia (txipiroiak-eta) eta nahastu. Gehitu salda, bero-bero, irakiten hasi behar du berehala. Eragin ontziari pixka bat, eta utzi irakiten, ia mugitu gabe.
  • Erdi eginik dagoenean, 10 bat minutu pasatu direnean, txirlak gehitu. Paella labean egin nahi izanez gero, dagoeneko 200 gradutan beroturik dagoen labean sartu, 15 bat minutuz.
  • Ia eginik dagoenean, jarri ganbak gainean.
  • Guztira, 15-20 minutu beharko ditu egiteko, eta beste 5 minutu sutatik kendurik, zapi edo trapu batez estalirik. 

Osorik irakurri