Irudia: Steven Zolneczko /CC BY-SA 2.0 OSAGAIAK (4 lag.)Izokina*
1 kg izokin
gatza
oliba-olioa
Saltsa amerikarra1 tipula
1 porru
2 azenario
1 piper berde
1 tomate lata
ogia
25 ganba buru eta azal
1 kopa koñak
1 botila ardo zuri
1 l ur
* Edo beste edozein arrain: legatza…
NOLA EGINSaltsa amerikarra- Txikitu tipula, porrua, azenarioa eta piper berdea, eta oliotan potxatu.
- Potxatutakoan, gehitu ganba buruak eta azalak. Sutan eduki pixka batean, eta gero tomatea gehitu.
- Gehitu koñak kopa eta botila erdi ardo zuri (edo sagardoa). Su bizian eduki.
- Gehitu ura eta irakin, su bizian.
- Ogia oliotan frijitu (edo txigortu) eta saltsari gehitu, saltsa loditzeko. Utzi irakiten ordu erdiz-edo.
- Irabiagailuarekin nahastu eta iragazi. Irakinaldi bat eman, eta, behar badu, gatza eman.
Izokina- Arrainari gatza eman.
- Plantxa berotu, zabaldu bertan olio pixka bat eta egin arraina bertan, azala goraka duela, gorritu arte. Azalaren aldea ez da egin behar.
- Zabaldu olio pixka bat labeko erretilu batean, eta utzi bertan arrain puskak, azala beheraka dutela.
- Labea berotu, 180º-200º, eta arraina labean egin 5-10 minutuz, arrainari “esnea” atera arte.
Platerean nola- Arraina platerean zerbitzatu eta saltsaz estali.