Esparrago egosiak, maionesarekin

Erabiltzailearen aurpegia Karrikestuko errezetak 2013ko mai. 31a, 10:00














 
Irudia: Joselu Blanco /CC BY 2.0


OSAGAIAK (4 lag.)

Esparragoak
1 kg esparrago
gatza
azukrea
oliba-olioa
ura

Maionesa
2 arrautza
ozpina
oliba-olioa
ekilore-olioa
gatza


NOLA EGIN


Esparrago egosiak
  • Esparragoak zuritu eta atzeko zatia moztu.
  • Jarri eltze batean ur hotza, olioa , gatza eta azukrea; gatz adina azukre. Jarri sutan, eta, irakiten hasitakoan, probatu, gatz eta azukre gehiago behar ote duen jakiteko.
  • Esparragoak ongi egosirik ote dauden jakiteko, esparragoaren atzeko zatia probatu, zati horrek muturrak baino denbora gehiago behar baitu egosteko.
Maionesa
  • Jarri irabiagailuaren basoan 2 arrautzak, olioa (oliba-olioa eta ekilore-olioa), gatza eta ozpin pixka bat. Alliolia egin nahi izanez gero, gehitu 2 baratxuri.
  • Sartu irabiagailua hondoraino, eta piztu. Gero, geldi-geldi, goitik behera mugitu. Berehala eginen da maionesa.

Osorik irakurri