Alkatxofa-nahaskia

Erabiltzailearen aurpegia Karrikestuko errezetak 2013ko mai. 22a, 10:00
















Irudia: Kconnors /Morguefile


OSAGAIAK (4 lag.)


Alkatxofak
6 alkatxofa
1 limoi
oliba olioa
gatza


Ganbak
12 ganba
1 baratxuri
oliba-olioa
koñaka (aukeran)


Nahaskia
6 arrautza
oliba-olioa
gatza


NOLA EGIN


Alkatxofak
  • Bete katilu handi bat urez,  eta bota bertara limoiaren zukua eta limoi erdiak. Garbitu alkatxofak eta sartu limoi eta uretan, ez belzteko.
  • Moztu alkatxofak zati txikitan. Zartagin batean, berotu olio pixka bat eta frijitu alkatxofak bertan, bigundu arte. Gatza eman.


Ganbak
  • Ganbak zuritu eta zatitu.
  • Baratxuria txikitu eta bota oliotara, su bizian. Baratxuriak gorritzen hasi orduko, gehitu ganba zatituak eta su bizian egin; gatzik ez eman, alkatxofek eta arrautzek badute-eta. Aukeran, gehitu koñak pixka bat.
  • Batu ganbak eta alkatxofak zartagin berean.


Nahaskia
  • Arrautzak pixka bat nahastu, gatza eman, gehitu alkatxofak eta ganbak, eta egin nahaskia zartagin batean. Nahaskia zartaginean egitear dagoela, aukeran, esne-gain pixka bat gehitu.


Osorik irakurri