OSAGAIAK (15 lag.)Bizkotxoa170 g irin150 g azukre5 arrautza1 poltsa legamiLaranja-krema1 l laranja-zuku200 g azukre100 g irin4 arrautza6 gorringoBizkotxoa bustitzeko saltsaazukreaura1 kopa vodkaLaranja konfitatuak3 laranja½ l ur150 g azukreEsne-gain harrotua1 l esne-gain100 g azukreKakao-saltsa100 g kakao (garratza)200 g ur50 g azukrekanela-hautsaNOLA EGINBizkotxoa- Ontzi batean, zuringoak harrotu. Beste batean, gorringoak harrotu, azukrearekin batera. Beste ontzi batean, irina eta legamia nahastu.
- Nahastu zuringo eta gorringo harrotuak, pixkanaka-pixkanaka. Gehitu irina zuringo eta gorringo harrotuei, pixkanaka-pixkanaka. Geldi-geldi nahastu, behetik gora.
- Igurtzi molde bat gurinarekin edo olioarekin eta zabaldu irin pixka bat, bizkotxoa ez itsasteko; bestela, erabili labeko papera (landare-papera).
- Gehitu orea moldera eta sartu labean, 180 gradutan, 40 minutuz-edo. Egindakoan, atera moldetik parrilla baten gainera. Hozten utzi eta xerratan moztu.
Laranja-krema- Berotu eltze batean laranja-zukua, irakin arte.
- Nahastu katilu batean azukrea eta irina, eta gehitu arrautzak. Dena ongi nahastu, orea egin arte.
- Sutan genuen laranja-zukua katilura bota eta ongi nahastu. Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, irakin arte. Loditutakoan, atera beste katilu batera.
- Zoldarik ez sortzeko, jarri film plastikoa kremaren gainean. Hozten utzi.
Laranja konfitatuak- Laranjak ongi zuritu eta laranja-atalak banan-banan bereizi, azalik gabe.
- Gorde laranjak askatu duen zukua, bizkotxoa bustitzeko saltsari gehitzeko.
- Berotu ontzi batean ura eta azukrea. Azukrea desegin eta almibarra irakiten ari dela, gehitu laranja-atalak banaka-banaka eta ontziari eten gabe eragin. Eduki laranja-atalak irakiten 15 bat minutuz.
- Denbora pasatutakoan, atera laranja-atal konfitatuak plater batera. Almibarra gorde, bizkotxoa bustitzeko saltsari gehitzeko.
Bizkotxoa bustitzeko saltsa- Ontzi txiki batean, ipurdia azukrez estali eta gehitu ur pixka bat. Karamelua gorritutakoan, gehitu vodka. Vodkari su eman, ontzia sutatik kendu eta utzi berez itzali arte. Gehitu laranja-atalak egiterakoan laranjek askatu duten zukua eta laranja-atalak konfitatzeko erabili dugun almibarra.
Esne-gain harrotua- Nahastu esne-gaina eta azukrea, eta harrotu.
Kakao-saltsa- Irakinarazi ura eltze batean, eta gehitu kakaoa eta azukrea. Ongi nahastu eta utzi hozten. Kopan jartzerakoan oso lodi badago, gehitu ur pixka bat.
Dena bat- Prestatu errazio guztiak erretilu zabal batean.
- Jarri bizkotxo-xerra bana, eta, brotxa bat erabilita, busti xerrak bixkotxoa bustitzeko saltsarekin; ongi busti.
- Jarri laranja-krema bizkotxo-xerraren gainean.
- Jarri esne-gain harrotua gainean.
- Jarri laranja-atal konfitaturen bat gainean, apaintzeko.
Platerean nola- Zabaldu kakao-saltsa pixka bat platerean eta jarri laranja-tarta gainean.
- Bota kanela-hauts pixka bat gainean.
Osorik irakurri