Ahate-bularkia, patata-purearekin eta ziape-saltsarekin

Erabiltzailearen aurpegia Karrikestuko errezetak 2013ko api. 20a, 11:00




OSAGAIAK (4 lag.)

Ahate-bularkiak
2 ahate-bularki

Patata-purea
1 kg patata
ura
gatza
gurina
esne-gaina
1 gorringo

Ziape-saltsa
1 bote txiki ziape
1/2 l haragi-salda
gurina
irina
esne-gaina
gatza



NOLA EGIN

Patata-purea
  • Patatak zuritu, zatitu eta egosi; gatza eman.
  • Egositakoan, ur erdia-edo kendu eta gehitu gurin eta esne-gain pixka bat. Egosi dena pixka batean eta irabiagailuarekin txikitu.
  • Azkenik, gehitu gorringoa eta nahastu.

Ziape-saltsa
  • Urtu gurin pixka bat ontzi batean. Urtutakoan, gehitu irin pixka bat eta ongi nahastu. Gehitu haragi-salda beroa, ongi nahastu eta irakinaldi bat eman.
  • Gehitu ziapea, bote txiki baten erdia-edo, eta gehitu esne-gain pixka bat. Nahastu eta eman irakinaldi bat.
  • Azkenik, gehitu gatz pixka bat.

Ahate-bularkia
  • Egin ebaki batzuk ahate-bularkiari, koipearen aldean, eta parrillan egin, azalaren aldetik. Azalaren aldea kurruskari dagoenean, buelta eman eta haragiaren aldea egin 2 bat minutuz; gustuak gustu, haragia gorri antza jaten da. Gatza eman.
  • Bularkia zartagin batean egin behar badugu, kendu koipearen erdia-edo, eta, zartaginean egiten ari garela koipea urtu eta pilatu ahala, kendu

Platerean nola
  • Jarri alde batean patata-purea, eta ziape-saltsa bestean.
  • Jarri ahate-bularkia erdian.
.

Osorik irakurri