Entsalada 400 g bakailao 1 laranja olibak oliba-olioa ozpina gatza
NOLA EGIN
Laranja
Laranjak ongi zuritu eta laranja-atalak banan-banan bereizi, azalik gabe.
Gorde laranjak askatu duen zukua, ozpin-olioa egiteko.
Ozpin-olioa
Moztu bakailaoa 2-3 cm-ko takotan eta azala bereizi, pil-pil saltsa egiteko.
Jarri zartagin batean bakailaoaren azala oliotan, pil-pila egiteko. Jarri zartagina sutan, su txikian, eta aldian-aldian eragin zartaginari. Gehitu laranja-zukua eta eduki su txikian eten gabe eraginez, pil-pila egin arte. Egindakoan, iragazi eta gorde.
Bakailaoa
Jarri bakailao-zatiak labeko erretilu batean, gehitu oliba-olioa eta nahastu, zati guztiak ongi bustitzeko.
Labean sartu, 180º-tan, 5 minutuz.
Entsalada
Letxuga garbitu eta zatitu. Nahi izanez gero, gehitu tipula freskoa julianan mozturik. Eman gatza, ozpina eta olioa, eta nahastu.
Platerean nola
Jarri laranja-atal batzuk plateraren bazterretan.
Gehitu oliba batzuk.
Jarri letxuga erdian.
Jarri bakailao zati batzuk letxugaren gainean.
Azkenik, bota pil-pil saltsa entsaladaren gainean.