Bereizi zati zuria (orri-mamiak, penkak) eta berdea, eta moztu orri-mamiak 3-4 cm-ko zatitan. Garbitu. Gorde zati berdea.
Jarri eltze batean ura berotzen, gatza emanda. Irakiten hasitakoan, gehitu zerba zatiak, tapa jarri eta irakinarazi 10 bat minutuz. Egindakoan, atera erretilu batera eta salda gorde.
Jarri kazola zabal batean oliba-olioa eta baratxuria txikiturik. Gorritzen hasitakoan, gehitu irin pixka bat, nahastu, eta gehitu zerbaren salda pixka bat, saltsa egiteko. Saltsa egindakoan, gehitu zerbak eta eman irakinaldi bat.
Zerba-orri berdeak
Moztu zerba-orri berdeak julianan.
Gorritu baratxuria oliotan, eta salteatu espinaka freskoak, gatza emanda.
Urdaiari azala kendu eta tiratan moztu. Jarri olio pixka bat zartagin batean, eta egin urdai-puskak bertan. Egindakoan, gehitu zerba-orri berdeei.
Parrillarako saltsa
Nahastu edalontzi batean 2 baratxuri txiki-txiki mozturik, kikara pare bat oliba-olio, ozpin pixka bat eta kopa bat koñak.
Oilaskoa
Izterrei gatza eman.
Oilasko-izterrak parrillan egin.
Buelta eman beste aldea egiteko, eta brotxa batekin saltsaz busti. Egindakoan, buelta eman eta beste aldea ere saltsaz busti. Erretilu batera atera eta berriz saltsaz busti.
Dena bat
Sartu oilasko-izterrak zerba orri-mamien kazolara.
Gehitu zerba-orri berdeak eta urdaia.
Gehitu ur pixka bat edo zerbak egosteko erabili dugun salda pixka bat, tapa jarri eta irakinarazi 5 bat minutuz.