Babarrunak 100 g babarrun gorri 1⁄2 tipula oliba-olioa gatza
Aza 200 g aza oliba-olioa gatza
Odolkia 1 odolki
Nahaskia 8 arrautza oliba-olioa gatza
NOLA EGIN
Babarrun-saltsa
Bezperan, utzi babarrunak uretan beratzen. Hurrengo egunean, beratzeko erabili dugun ur horretan bertan, gehitu olioa eta tipula erdia, txiki-txiki mozturik. Su txikian egiten utzi, eta bukaeran gatza eman, ia eginik daudenean. Irabiagailuarekin txikitu eta iragazi. Probatu eta gatza eman, behar badu. Otorduren batean sobratu zaizkigunak ere aprobetxa ditzakegu.
Aza
Azari zati gogorra kendu eta tiratan moztu. Berotu olio pixka bat eltze batean eta potxatu aza bertan, gatza emanda. Tapa jarri eta hasieran eduki su bizian; gero su txikian egin.
Ia eginik dagoenean, tapa kendu eta eduki beste pixka batean sutan, azak askatu duen ura lurrundu arte.
Odolkia
Sartu odolkia uretan eta egosi su txikian, bere-berean.
Egindakoan, atera mamia hestetik eta utzi ontzi batean.
Gehitu potxatutako aza eta nahastu.
Nahaskia
Arrautzak pixka bat nahastu, gatza eman, gehitu odolkia eta aza, eta egin nahaskia zartagin batean.
Atera nahaskia plater zabal batera, egin erdian ebaki bat labana batekin eta bota babarrun-saltsa gainean.