OSAGAIAK (4 lag.)Natillak1 l esne6 gorringo200 g azukrekanelagurina1 kanela makila1 limoi azalNOLA EGINNatillak- Jarri eltze batean esnea eta kanela makila, eta berotu, irakin arte. Esnea sutatik kendu.
- Nahastu katilu batean azukrea eta gorringoak.
- Esnea pixka bat hoztutakoan, nahastu esnea eta azukre-gorringoak katiluan, pixkanaka-pixkanaka.
- Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, baina ez du irakin behar. Etengabe nahastu egurrezko koilara batekin. Nahikoa loditutakoan, koilaran arrastoa uzten duenean, egina egonen da.
- Atera berehala katilu edo erretilu handi batera, hozteko.
- Natillak hala egin ordez, beste aukera bat da pastel-krema egitea eta esne gehixeago gehitzea, arintzeko.
Platerean nola: - Zerbitzatu natillak plater sakon batean eta bota kanela-hautsa gainean. Galletaren bat jar daiteke gainean edo alde batean.
Osorik irakurri