Hegaluze-eskalopea, piper gorrien saltsarekin eta tipula potxatuarekin
OSAGAIAK (4 lag.)Hegaluzea400 g hegaluze-solomogatzairina1 arrautzaogi birrinduaPiper gorrien saltsa1 pipermorro gorri 1 patatagatzaoliba-olioauraTipula1 tipulaozpinagatzaoliba-olioaNOLA EGINPiper gorrien saltsa- Moztu piper gorria eta oliotan potxatu, gatza emanda.
- Potxatutakoan, gehitu patata bat, zuriturik eta zatiturik, eta sueztitu pixka batean.
- Urez estali eta sutan eduki patata egin arte.
- Irabiagailuarekin txikitu, iragazi eta irakinaldi bat eman.
Tipula- Tipula txikitu eta potxatu, gatza emanda.
- Ongi-ongi potxatutakoan, gehitu zorrotada bat ozpin.
Hegaluze-eskalopea- Moztu hegaluzea xerratan. Gatza eman, eta pasatu irinetan, arrautzetan eta ogi birrindutan.
- Egin hegaluze-eskalopeak plantxan, oliotan ongi bustita. Zartaginean ere egin daitezke.
Platerean nola- Lehendabizi, jarri piper gorrien saltsa.
- Jarri erdian hegaluze-eskalope pare bat.
- Azkenik, jarri tipula potxatua eskalopearen gainean.
Osorik irakurri