Platano-krema, kakao-saltsarekin

Erabiltzailearen aurpegia Karrikestuko errezetak 2014ko mar. 26a, 19:30





OSAGAIAK (10 lag.)

Platano-saltsa
1 kg platano
200 g azukre
100 g ur

Natillak
1 l esne
200 g azukre
10 gorringo

Kakao-saltsa
200 g kakao
200 g ur


Platano-saltsa
  • Platanoak zuritu, zatitu eta jarri irabiagailuaren ontzian.
  • Almibarra egiteko, platano kiloko 200 g azukre beharko ditugu. Jarri eltze batean azukrea eta ura. Sutan eduki, azukrea desegin arte.
  • Gehitu almibarra platano zatiei, irabiagailuarekin txikitu eta iragazi.

Natillak
  • Jarri eltze batean esnea eta berotu, irakin arte. Esnea sutatik kendu.
  • Nahastu katilu batean azukrea eta gorringoak.
  • Esnea pixka bat hoztutakoan, nahastu esnea eta azukre-gorringoak, pixkanaka-pixkanaka.
  • Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan, baina ez du irakin behar. Etengabe nahastu egurrezko koilara batekin. Nahikoa loditutakoan, koilaran arrastoa uzten duenean, egina egonen da.
  • Atera berehala katilu edo erretilu handi batera, hozteko.
  • Natillak hala egin ordez, beste aukera bat da pastel-krema egitea, eta, esne gehixeago gehitzea, arintzeko.

Platano-krema
  • Platano-saltsa eta natillak epeldutakoan, biak nahastu.
  • Zerbitzatu platano-krema plater sakonetan, eta utzi hozten.

Kakao-saltsa
  • Irakinarazi ura eltze batean, eta gehitu kakaoa. Nahi izanez gero, gehitu azukre pixka bat.
  • Platano-krema zerbitzatzerakoan, bota kakao-saltsa gainean.


Osorik irakurri