OSAGAIAK (4 lag.)
Haragia
1 kg haragi (bola-haragia)
gatza
Onddoak
200 g onddo
3 baratxuri
oliba-olioa
25 g gurin
haragi-salda edo ura
perrexila
gatza
Foiea
200 g foie
gatza
azukrea
piperbeltza
NOLA EGIN
Onddoak
Salteatu zartagin batean onddoak.
Jarri baratxuri batzuk, txikiturik, oliba-oliotan gorritzen. Gorritzen hastean, gehitu gurin pixka bat. Ondoren, gehitu onddoak salteaturik.
Gehitu haragi-salda edo ur pixka bat, eta perrexil pixka bat ere bai. Eman irakinaldi bat, eta gorde.
Foiea
Moztu foiea xerratan. Eman bi aldeetan gatza, azukre pixka bat eta piperbeltza.
Egin foiea plantxan, su bizian, bi aldeetatik.
Bi aldeak ongi gorritutakoan, jarri labeko erretilu batean, eta sartu labean. Eduki bertan epel-epel, jan arte.
Haragia
Platerean nola
Lehendabizi, jarri onddo batzuk platerean.
Ondoren, jarri haragi-xerrak gainean.
Azkenik, jarri foiea gainean.