Borraja, zizekin eta zigalekin

Erabiltzailearen aurpegia Karrikestuko errezetak 2014ko ots. 26a, 20:00




OSAGAIAK (4 lag.)


Borraja
1 borraja
1 baratxuri
oliba-olioa
gatza


Borraja-krema
borraja-hostoak
ekilore-olioa


Perretxiko beltzak, tronpetak
½ tipula
½ porru
200 g perretxiko beltz (tronpeta)


Zigalak
16 zigala
oiba-olioa
gatza
2 baratxuri
perrexila



NOLA EGIN


Borraja
  • Bereizi zati zuria (orri-mamiak, penkak) eta berdea, eta moztu orri-mamiak 3-4 cm-ko zatitan. Nahi izanez gero, kendu izkinako zatia luzetara. Garbitu. Gorde zati berdea.
  • Jarri eltze batean ura berotzen, gatza emanda. Irakiten hasitakoan, gehitu borraja-hostoak. Eman irakinaldi bat, eta atera ur hotzez eta izotzez betetako ontzi batera.
  • Beste eltze batean, egin gauza bera orri-mamiekin. Baina eduki irakiten 3-4 minutu, tapa jarrita. Orri-mamiak ere atera ur hotzez eta izotzez betetako beste ontzi batera.


Perretxiko beltzak, tronpetak
  • Zartagin batean, potxatu tipula eta porrua, txiki-txiki mozturik eta gatza emanik.
  • Potxatutakona, gehitu perretxiko beltzak tiratan moztuta, luzetara. Eduki sutan, egin arte.


Borraja-krema
  • Jarri borraja-hostoak irabiagailuaren ontzian, gehitu kikara pare bat ekilore-olio, eta txikitu irabiagailuarekin. Behar baldin badu, gehitu borraja-hostoak egosteko erabili dugun ur pixka bat.
  • Jarri ontzi batean, iragazita, eta eman irakinaldi bat.


Zigalak
  • Igurtzi olioz labeko erretilu bat, eta jarri zigala zurituak gainean.
  • Bota gainean baratxuriak txikiturik, gatz pixka bat eta oliba-olio pixka bat.
  • Sartu labean, 200 º-tan, eta egin 2-3 minutuz.
  • Egindakoan, atera eta bota perrexil pixka bat gainean.


Dena bat
  • Jarri zartagin batean olio pixka bat eta gorritzen jarri baratxuri bat txikiturik. Gorritzen hastean, gehitu borrajaren orri-mamiak eta salteatu. Ondoren, gehitu perretxiko beltzak.


Platerean nola
  • Zabaldu borraja-krema plater zabal batean.
  • Jarri borraja-perretxikoak gainean.
  • Azkenik, jarri zigalak gainean.

Osorik irakurri