Torradak

Erabiltzailearen aurpegia Karrikestuko errezetak 2014ko ots. 19a, 20:00



OSAGAIAK (4 lag.)


Torradak
1 ogi
1 l esne
1 kanela makila
200 g azukre
2 arrautza
ekilore-olioa


azukrea
kanela-hautsa


NOLA EGIN


Torradak
  • Jarri eltze batean esnea eta kanela makila, eta berotu, irakin arte. Hozten utzi.
  • Irakiten hasitakoan, kendu sutatik eta gehitu azukrea; nahastu.
  • Moztu ogia xerratan, eta jarri erretilu sakon batean.
  • Esnea hoztutakoan, bota esnea erretilura, ogien gainera. Ogiak ongi busti. Hozkailuan sartu, eta, aldian-aldian,  buelta eman, esnea ongi xurgatzeko.
  • Arrautzak nahastu, ogi zatiak arrautzetan pasatu eta olio berotan frijitu.
  • Jarri erretilu batean sukaldeko papera, eta, frijitu ahala, atera ogi zatiak bertara, olioa xurgatzeko.


Platerean nola
  • Nahastu edalontzi batean azukrea eta kanela-hautsa.
  • Jarri torradak plater zabak batean, eta bota azukre eta kanela-hauts nahastua gainean.

Osorik irakurri