Ganbei buruak kendu eta zuritu. Gorde ganbak eta buruak geroko.
Eltze zabal batean, potxatu tipula, txiki-txiki eginik, gatza emanda. Beldurrik gabe egin; gorrituta eta itsatsita ere, arazorik ez.
Tipula ongi egindakoan, gehitu parrillan egindako izterrak eta haragi-salda bota, erdia-edo estali arte. Tapa jarri eta irakinarazi 15-20 minutuz. Ondoren, kendu tapa eta utzi salda urritzen.
Estutu ganben buruak izterren gainean, zukua askatzeko. Itsaski-kremaren bat izanez gero, gehitu pixka bat. Saltsa lehor baldin badago, gehitu haragi-salda gehixeago.
Salteatu ganbak oliotan, eta gorde.
Ireki txirlak, ganbak salteatzeko erabili dugun zartagin berean.
- Gehitu ganbak eta txirlak izterrei, eta nahastu.