Lehendabizi, egin karamelua 100 g azukrerekin eta ur pixka batekin.
Karamelua egindakoan, gehitu esnea, eta irakinarazi, karamelua desegiteko.
Nahastu katilu batean azukrea (beste 100 g-ak) eta gorringoak.
Esnea pixka bat hoztutakoan, nahastu esnea eta azukre-gorringoak katiluan, pixkanaka-pixkanaka.
Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, baina ez du irakin behar. Etengabe nahastu egurrezko koilara batekin. Nahikoa loditutakoan, koilaran arrastoa uzten duenean, egina egonen da.
Atera berehala katilu edo erretilu handi batera, hozteko.