OSAGAIAK (10-15 lag.)
Haragi-bolak
2 kg haragi txikitu (txerria eta txahala)
1 tipula
perrexila
6 arrautza
gatza
ogi lehorra (edo moldekoa)
2 baso esne
irina
ogi arraila
Saltsa berdea
1 tipula
haragi-salda edo ura
irina
oliba-olioa
gatza
almendra-xerratuak
4 baratxuri
oliba-olioa
perrexil freskoa
NOLA EGIN
Haragi bolak
Nahastu haragi txikitua, gazta, arrautzak (2-3 arrautza kiloko), tipula bat txikiturik, perrexila, ogi arraila, gatza eta ogi lehorra esnetan bustirik. Ogi lehorra bustitzeko, ogi laurden bat eta ¼ esne erabili; ogiari azala kendu.
Aurreko osagai guztiak ongi oratu eta ore horrekin haragi bolak egin, irin pixka bat erabilirik. Frijitu bola horiek olio berotan eta, egin ahala, atera eltze zabal batera.
Saltsa berdea
Eltze zabal batean, potxatu tipula, txiki-txiki eginik.
Gehitu haragi-bola frijituak bertara.
Gehitu irin pixka bat, gehitu haragi-salda eta eman irakinaldi bat.
Almendrak txigortu, labean edo zartaginean, olio pixka bat gehituta, baratxuri txikituekin batera. Egindakoan, kendu sutatik eta gehitu haragi salda pixka bat. Jarri perrexil freskoa irabiagailuaren ontzian, eta gehitu almendra eta baratxuri txigortuak. Dena irabiagailuarekin txikitu, eta nahastu orea haragi-bolei.
Jarri tapa eltzeari, eta irakinarazi 5 bat minutuz.
- Bukatzeko, bota perrexil pixka bat gainean.