Txikitu eta potxatu tipulak, porrua eta azenarioak, gatza emanda.
Potxatutakoan, gehitu abakandoa zatiturik, eta sueztitu.
Koñaka gehitu, nahastu eta flanbeatu. Gero, gehitu ardo zuria.
Gehitu tomatea eta utzi egosten. Gehiena lurrundutakoan, gehitu arrain-salda, estali arte. Dena luze egosi, su bizian.
Moztu ogia xerratan, frijitu (edo txigortu) eta saldari gehitu, salda loditzeko.
Luze egositakoan, irabiagailuarekin txikitu.
Iragazterakoan, jarri estragoi (edo albaka) hostoak iragazkian, eta saltsa iragazi. Iragazi ondoren, eman irakinaldi bat.
Behar badu, gatza eman.