OSAGAIAK (4 lag.)
Ziza-saltsa eta zizak labean
250 g ziza (kardu zizak, adibidez)
200 g esne-gain
arrain-salda edo ura
oliba-olioa
gatza
perrexila
2 baratxuri
Izokina
1 kg izokin
gatza
oliba-olioa
NOLA EGIN
Ziza-saltsa
Bereizi zizen hanka eta txapelak. Gorde txapel handienak, labean egiteko.
Hankak eta txapel txikiak txikitu, jarri oliba-olio pixka bat zartagin batean edo ontzi batean, eta egin zizak bertan. Egindakoan, gehitu arrain-salda edo ura, irakinarazi, eta, pixka bat egositakoan, txikitu irabiagailuarekin.
Jarri oliba-olio pixka bat kazo batean. Jarri sutan eta eta gehitu irin pixka bat; irina ongi nahastu, gehitu txikitutako zizak eta eman irakinaldi bat. Ondoren, gehitu esne-gaina. Irakinarazi, eduki sutan pixka batean, eta, gatza behar badu, eman.
Zizak labean
Jarri ziza-txapelak labeko erretilu batean.
Gehitu zizei oliba-olio pixka bat, baratxuriak txikiturik, gatza eta perrexil pixka bat.
Labea 180º-tan dugula, sartu zizak bertan eta egin 5 bat minutuz.
Izokina
Arrainari gatza eman.
Plantxa berotu, zabaldu bertan olio pixka bat eta egin arraina bertan, azala beheraka duela, gorritu arte.
Azalaren aldea ongi egindakoan, buelta eman eta egin beste aldea.
Platerean nola
Plater zabal batean, jarri izokina erdian.
Jarri labean egindako ziza batzuk ondoan.
Azkenik, bota ziza-saltsa izokinaren gainera.