Berotu eltze batean esnea, kanela makila eta limoi azala, irakin arte.
Nahastu katilu batean azukrea eta irina. Gehitu arrautzak (10 arrautza, 5 gorringo eta 5 arrautza…). Dena ongi nahastu, orea egin arte.
Sutan genuen esnea katilura bota eta ongi nahastu. Bota nahasketa eltzera, iragazirik; jarri berriz sutan eta etengabe nahastu, irakin arte. Egosten hasitakoan, bota beste katilu batera eta gehitu gurin puska batzuk, eta ongi nahastu. Zoldarik ez sortzeko, jarri film plastikoa kremaren gainean. Hozten utzi.