Moztu tipula julianan eta potxatu zartagin batean, gatza emanda. Potxatutakoan, gehitu alkatxofak lautan moztuta; zuztarrak ere bai. Hasieran, su bizian; gero, su txikian. Tapa jarrita eduki, ongi egin arte; aldian-aldian, nahastu. Egindakoan, gatza eman.