Kendu kukuluei kanpoko hosto batzuk, punta moztu eta uretan garbitu.
Moztu kukulu bakoitza lautan edo seitan, eta jarri erretilu zabal batean. Eman gatza kukuluei.
Zabaldu hegaluze-mendrezka kukuluen gainean, bere olioarekin batera; eta antxoak ere bai.
Prestatu ozpin-olioa (3 zati olio eta 1 zati Modenako ozpin), eta bota ozpin-olioa kukuluen gainera.