Jarri eltze batean litro bat esne, kanela makila eta limoiaren azala; berotu, irakin arte. Kendu esnea sutatik.
Nahastu katilu batean azukrea, irina eta arrautzak.
Esnea pixka bat hoztutakoan, gehitu iragazirik azukre, irin eta arrautzak.
Jarri eltzea sutan, eta, etengabe nahastuz, sutan eduki nahikoa loditu arte.
Kendu sutatik eta utzi epeltzen; ez ahaztu kanela-makila eta limoi-azala kendu behar direla. Epeldutakoan, gehitu beste libro bat esne, eta irabiagailuarekin txikitu.
- Zerbitzatu natillak plater sakonetan. Gehitu plater bakoitzari Maria galletaren bat eta kanela-hautsa. Utzi pausatzen eta hozten.