KIVa izena du, eskola jazarpenari aurre egiteko Finlandian garatutako programa sistematizatu bat da, eta bulling-ari aurre egiteko tresna oso baliagarria dela ari da frogatzen. Ikastolok oraintxe ezagutu dugu lehen eskutik, eta heldu den urtean gure ikastoletan martxan jartzeko aukera ireki da. Erronka, orain, nork bere ikastolan ezartzea da. Horretarako hurbildu ziren gure profesionalak jardunaldi hauetara.
Informazio gehiago www.ikastola.eus