Bertan behera Benito Lertxundiren kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura

Bertan behera Benito Lertxundiren kontzertua

Familia ezbeharra dela eta gaurko Benito Lertxundiren kontzertua bertan behera geratzen da. Agendak aukera ematen badu beste data bat finkatuko da eta bestela sarreren dirua itzuliko da erositako leku berean. Barkatu eragozpenak. Laister jakinaraziko dizuegu. Iñigo Aritza ikastolako guraso eta langileak.

Auzolana, ikastolaren oinarria

Erabiltzailearen aurpegia Larunbat honetako Auzolanean parte hartu duzuen gurasoei gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu. Zuen lanari esker, gaur, Iñigo Aritza Ikastolako gelek aspaldi ez zuten argitasuna dute. Zuen eskuen lanak gure egunerokoa erraztu dute, hori dela eta Ikastolako langileon izenean, Mila esker!

Gela eta buruetako hormak bota, ikastoletako umeen onurarako

Erabiltzailearen aurpegia Berrikuntza handia gertatzen ari da ikastoletako Haur Hezkuntzan. Abiapuntu eta beharrak hagitz desberdinak izanik, bakoitza bere eran eta martxan doa, baina bide berbera egiten ari dira 60 ikastola. Aldaketa nagusia haurra erdigunean jartzea da

Nafarroa Oinez. Erronkarako prest!

Erabiltzailearen aurpegia Nafarroa Oinez. Erronkarako prest!

Ikastolaren eguna Urdiainen

Erabiltzailearen aurpegia Larunbatean Ikastolaren eguna ospatuko dugu Urdiainen. Goizetik hasita 360 lagun bilduko gara gure eguna ahalik eta hobekien ospatzeko. Lesakako Oinezeko materiala salgai egongo da Urdiainen egun osoan zehar. Ez galdu aukera!!

Iñauterien erakusketa Iortian

Erabiltzailearen aurpegia Lan ikusgarri asko daude Iortian eta horietako bat gure Gernika Altsasuartua. Honatx!!

Altsasuko herriari falta zaion azalpena

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Altsasuko herriari falta zaion azalpena

kolaboratzaileak

Herri Kirolak eta matrikulazioa

Erabiltzailearen aurpegia Hasi dira dagoeneko DBK-ko eta LH.5 eta 6. mailako ikasleak Nafarroako ikastetxeen arteko Herri Kirol probetarako prestatzen. Martxoaren 5ean ekingo diote txapelketari. Bitartean matrikulazio kanpaina zabalik dago otsailaren 17ra arte.

Txiokan gaur Ate Irekiak

Erabiltzailearen aurpegia Arratsaldeko 17:00etan hurbildu gure proiektua bertatik-bertara ezagutzera.

Kabi proiektua

Erabiltzailearen aurpegia Atzo Iortian Kabi proiektu berria ezagutarazi genuen. Bertatik bertara ezagutzeko aukera izango duzue ostiralean Txiokan bertan. Hurbildu zaitez!

Ikastolak. Hezkuntza eraldatzen

Erabiltzailearen aurpegia

Ikastolak. Hezkuntza eraldatzen

Erabiltzailearen aurpegia Zatoz gure proiektu eraldatzaileak ezagutzera. Hitzaldi informatiboak hainbat herritan.

Ikastolaren eguna

Erabiltzailearen aurpegia Ekainaren 18an Iñigo Aritza Ikastolaren eguna ospatuko dugu. Ikastolak Ziordi, Olazti, Urdiain eta Altsasuko familiak bilduko ditu egun berezi honetan. Denok elkarrekin egun polita izango dugulakoan, gonbidatuta zaudete.

Ikastolaren eguna

2016/06/18 - 2016/06/19

Iortia plazan eta gero ikastolan Altsasu

11:00etan: Herri kirolak Iortian. 11:45etan: Etorkizuna Dantza Taldearen ikuskizuna. 13:30etan: Rokodromoa, tirolina, trontza ingudeen erakustaldia ikastolan. 14:30etan: Bazkaria Iñigo Aritza ikastolan. 25 urte gurekin egon den familiari esker ona. 16:00etan: Ikastola KANTUZ. 16:00etan: Ginkana, DBH4 mailakoek prestatua. 17:00etan: Dantzak. 17:30etan: Gurasoentzat jokuak. 19:00etan: Bildu eta Garbiketa. Bazkariko menua: • Patea. • Entsalada. • Haragi paella. • Izozkia. • Kafea.

Eman bidea euskarari bideoa. Ekainaren 4ean denok

Erabiltzailearen aurpegia

Ikusi gure bideoa, Eman bidea euskarari. Ekainaren 4ean denok Iruñeara!! Aberriaren mugak euskararenak direlako.Zatoz gurekin!

Familia barnetegiak

Erabiltzailearen aurpegia Guraso eta seme-alaben artean euskaraz aritzeko ohitura sendotzeko. Begirale-hezitzaile prestuek seme-alabak zainduko dituzte eskolan zaudeten bitartean. Aparteko oporraldia haur eta gurasoentzat. Informazio gehiago (datak, prezioak, lekuak), HEMEN Matrikulazioa: 673 200 100 / 946 464 000 / 05 59 25 76 09 udabarnetegia k@aek.eus

Bide eman euskarari manifestazioa

Erabiltzailearen aurpegia

Bizikleta egunak

Erabiltzailearen aurpegia   Gizartea

Aurten berriro 3 egunetan bizikletaz joango gara Ikastolara. Lehenbizikoa asteazken honetan, maiatzaren 18an. Hurrengoak ekainaren 3an eta 10ean izango dira. Prestatu zure bizikleta!!

Konfiantzaren Pedagogia

Erabiltzailearen aurpegia Jardunaldia antolatu dute eta Txioka Haur Ikastolako eta Iñigo Aritza Ikastolako hainbat irakaslek formazioa jasoko dute datorren ikasturtean konfiantzaren pedagogia martxan jarriko dugu eta.

Euskal komunikabideen alde

Erabiltzailearen aurpegia Hala agertu ziren Iñigo Aritza eta Txioka ikastoletako hezkuntza komunitateko kideak ostiralean. Hizkuntza-eskubideen urraketen kontra, ETB Nafarroan ere leloa zuen pankartarekin kontzentrazioa egin zuten. Lurreko Telebista Digital bidez euskaraz emititzen diren ETBren telebista kateak ikusteko aukera aldarrikatu zuten. Sakanan ez dago horretarako aukerarik, etxe bakan batzuk salbu, eta ostegunetik Iruñerrian eta Nafarroako zati handi batean ezta ere, Industria Ministerioaren eskaera betez ETBk bere emizioak eten zituelako.

Laguntzaileak