Informazio eta Komunikazio Teknologiak
Ikastolak Informazio eta Komunikazio Teknologien hedapenen aurrerapauso nabarmenak eman ditu azken urteotan bai azpiegitura aldetik eta baita ere bere profesionalen formazio aldetik. Aurrera begira ere definitua dauka IKT-en Plan Estrategikoa eta honek zehazten ditu zein izango diren datozen ikasturteetako gure ildo nagusiak, formazio plana, inbertsioak, curriculumean txertatzea…
Kontuan harturik gaur egungo gizartean IKT-ek duten garrantzia eta hauen erabilerako oinarrizko konpetentziak eskuratzea ezinbestekoa dela gure ikasleentzat, bai gure Hezkuntza Proiektuan eta bai gure Proiektu Kurrikularrean garrantzia ematen zaio arlo honi, beti ere helburua gure ikasleek eguneroko lanetan IKT tresnak autonomiaz eta era egokian erabiltzea delarik.
IKT-ak gure ikastolan
Azken urteetan informatikaren inguruko teknologiak garapen eta hedapen indartsua izan du, aplikazio zein tresneriari dagokionez eta gaur egun informatikaz baino gehiago Informazio eta Komunikazio Teknologiaz (IKT) hitz egiten da. Iñigo Aritza Ikastola jakitun da aldaketa hauek denek pertsonen prestakuntzan duten eragina oso positiboa dela eta gaur egun IKT baliabide ugari topa ditzakegula; tresna berriak eta erabilerrazak sortzen ari direla; ikaskuntza-irakaskuntza prozesuen neurrira eginiko tresnak eskura ditugula. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.
Curriculmean zehazten diren konpetentziak lortzeko, IKTak bidelagun izan beharko ditugu. Ataka berri horren aurrean, guztion erantzukizuna da gizarteak eskatzen digun erantzuna ematea, gure ikasleen etorkizuna mugatu ez dezagun.
Eta honen aurrean Iñigo Aritza Ikastolan hainbat urrats eman dira azken urteotan funtsezkoak diren arloetan:
IKT baliabide horiek Curriculumean txertatu
Helburuekin lotutako IKT jarduerak prestatu
Irakasleek prestakuntza jaso
Ikastetxeen antolakuntzan, erabakiak hartu: azpiegitura, giza eta material baliabideak, ordutegiak…
Honen guztiaren ondorioz aurrerakuntza nabarmena ematen ari da urtez urte, bai azpiegituran (zerbitzariak, sarea, internetera konexioa, geletan konexio puntuak eta wifi routerr-ak) bai baliabide teknologikoetan (netbook-ak eta tablet-ak armairu mugikorrekin, arbela digitalak...) bai langileon prestakuntzan ( irakasle guztiek ikastaro ugari burutu dute tresna desberdinen erabileran trebatzeko eta hauek eguneroko gelako lanean txertatzeko), eta batez ere honen guztiaren aplikazion geletan.
Haur Hezkuntzan hasten dira gure ikasleak ordenagailuarekin lanean eta besteak beste IKT konpetentziak lantzen gelan bertan duten ordenadore txokoan eta materiale desberdinak erabiliz Urtxintxa proiektuaren barruan.
Lehen Hezkuntzan TXANELA proiektuan hainbat euskarri integratu dira eta horien barruan CD-ROM interaktiboak eskaintzen dira gaien lantze-sekuentzian erabat txertaturik. Horretaz gain 2008/2009 ikasturtetik aurrera 3. ziklo osoan IKT-ak curriculumean txertatzeko proiektu berri batean murgildu gara. Honela, gela bakoitzean arbela digitalak instalatu behar izan dira eta irakasleek unitate bakoitzean landu beharreko IKT konpetentziak eta tresnak ezagutzeko prestakuntza jaso dute. Gainera aipatu behar da beste hainbat ikastolekin batera Ikasys izeneko proiektuan parte hartzen dugula. Hau dena gelako edo zikloko blogekin, posta kontuekin, web-zorroekin e.a. osatzen da ikasleen autonomia eta elkarlana sustatzea, erantzukizuna indartzea eta norbera bere ikas-prozesuaren jabe izatea helburu izanik.
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ere aurreko etapan bezalaxe IKT OSTADAR proiektuan murgildurik gaude, material horren barruan planteatzen diren jarduerak IKT konpetentzien lanketarekin uztartzeko eta ikasleak lan egiteko bide berrietan eta diferenteetan trebatzeko: proiektu berriztatzaileak, lan kolaboratiboak, proiektu partekatuak...
Zer da Ikasys?
Ikasys proiektua, norberak ordenagailu bidez ikasteko sistema da eta tresna informatikoak (hardware), aplikazio informatikoak (software) eta , estrategia kurrikularrak (edukiak) uztartzen dituen multzoa da. Hiru zeregin ditu:
Trebatzeko
Ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da. Besteak beste, kalkulua, ortografia, problemen ebazpena, fisikaren algoritmoak, kimikaren formulazioa,…
Memorizatzeko
Ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da. Besteak beste, datu eta gertaera historikoak, geografia-toponimia, literatur obrak eta autoreak, hizkuntza-lexikoa, formulazioa, …
Nork berea egiteko
Ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomoan eta indibidualean, dituen ahalmenen baitan, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.
Zein helburu du?
Egoera sinpleetatik abiatuz (aprendizaia puntualak), ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera-problemak ulertzeko eta egoera hauei aurre egiteko, ikasleari bere beharrei egokitutako tresna sendoak ematea da proiektuaren helburu nagusia. Proiektuko jardueren bidez ikasleak konpetentzia desberdinak lortzen lagunduko dien eta helburu espezifiko moduan definitutako aprendizaia puntualetan trebatuko dira. Beraz, jarduera hauen bidez konpetentzien garapenera bideratutako hezkuntza aprendizaia puntualen sistematizazioa lortu nahi da.