Nafarroako Hezkuntza Departamentuak, fruta eta barazkiak banatzearen alde egin du, datuek erakusten dutelako haurren artean gehiegizko pisuak eta obesitateak arduratzeko moduko gorakada izan dutela eta gainera fruta eta barazkien kontsumoa ez dela ailegatzen OMEk gomendutako kopurura(400 gr eguneko). Datuak ikusirik fruta eta barazkiak kontsumitzeko planarekin jarraitzea pentsatu du Gobernuak.
Iñigo Aritza Ikastolan HH 3,4 eta 5 urteko geletan eta LH 1 eta 2 mailetan fruta eta barazkiak banatzeko programan parte hartuko dugu, 10 astez. Bihartik hasita eta ekainaren 17ra bitartean, asteartetan, asteazkenetan eta ostegunetan fruta edota barazkiak jango ditugu atsedenaldian.
On egin!!!