Hala agertu ziren Iñigo Aritza eta Txioka ikastoletako hezkuntza komunitateko kideak ostiralean. Hizkuntza-eskubideen urraketen kontra, ETB Nafarroan ere leloa zuen pankartarekin kontzentrazioa egin zuten. Lurreko Telebista Digital bidez euskaraz emititzen diren ETBren telebista kateak ikusteko aukera aldarrikatu zuten. Sakanan ez dago horretarako aukerarik, etxe bakan batzuk salbu, eta ostegunetik Iruñerrian eta Nafarroako zati handi batean ezta ere, Industria Ministerioaren eskaera betez ETBk bere emizioak eten zituelako.