Iratxek agindutako inkesta batean, herritarrek berek adierazi dutenez, konponketa tailerren %14ak ez die bezeroei aurretik idatzizko aurrekontua eskaintzen. Dokumentu hau, non egingo diren lanak eta hauen kostuak zehazten diren, alde batera utz daiteke bakarrik kontsumitzaileak espresuki uko egiten badio.
Pertsona asko gaitzituta agertzen dira tailer batek konponketa batengatik kobratzen dionagatik, haien ustez prezioa neurriz kanpokoa delako. Hala ere, askotan kontsumitzaile hauek, jakin jabe, aurrekontu bat osatzeari espresuki uko egiten dioten dokumentu bat sinatzen dute. Zentzu honetan funtsezkoa da kontsumitzaileak, tailerrean sinatu aurretik, edozein dokumentu arretaz irakurtzea.
Egindako lanaren fakturak sinatutako aurrekontuarekin bat etorri behar du eta aurrekontuaren osaketa soilik kobra daiteke azkenean bezeroak konponketa eskatzen ez badu.
Lanak egiten diren bitartean aurretik antzeman ez ziren matxurak agertzen badira, tailerrak kontsumitzaileari hauen prezioarekin batera jakinarazi beharko dio, eta konponketak bezeroak bere adostasuna ematen duenean bakarrik egin ahalko dira. Dena dela, ez da arraroa kontsumitzaileek tailerrak aurretik ohartarazi gabe aurretik antzeman ez zen matxura batengatik fakturatu diela erreklamatzea eta honen ondorioz konponketa garestitu izana.
Gainera, tailerrek modu ikusgarrian kartel bat jarri behar dute non adierazi beharko diren lan ordu bakoitzeko tarifa eta zerbitzuen prezioak.
Arazoa are larriagoa da aurrekontua edo aberia ezagututa kontsumitzaileak ez konpontzea erabaki izan balu edo egiten den konponketarekin gorabeherak gertatzen direnean. Hori dela eta guztiz gomendagarria da beti aurrekontua eskatzea.