Kontsumitzaile gisa zerbaitetan interesa dugunean, lehenengo galdera “zenbat balio du?” izaten da. Kontsumitzailei buruzko legeak praktika komertzialetan ezartzen du “prezio osoari buruzko” informatzeko betebeharra eta 3423/2000 Errege Dekretuak, prezioen adierazpenari buruzkoa bereziki, ezartzen du prezioa erraz identifikatu eta irakurtzeko, eta ezin nahasteko modukoa izan behar duela, baita “kontsumitzaileak ikusteko moduan, hark informazio hura eskatu behar gabe” izan behar duela.
Zenbait arlotan araudi berariazkoak daude, adibidez ibilgailuak konpontzeko tailerretan. Nafarroan, 123/1997 Foru Dekretuak tailer hauek behartzen ditu jendaurrean kartel bat jartzera “modu ikusgarrian” non adierazi beharko diren lan ordu bakoitzeko tarifak eta zerbitzu jakinetako prezioak. Gainera, erabiltzaile guztiek eskubidea dute idatzizko aurrekontua jasotzeko, zeinean egin beharreko konponketen prezioa azaltzen den.
Herritarrek haien ondoeza azaltzen dute kafetegi eta jatetxetan kobratzen zaien prezioengatik. Eskaintzen diren janari eta edarien zerrenda eta hauen prezioak “ahalik eta publizitate handiena izanen du eta toki nabarmen batean agertu beharko du, aise ikusi eta irakurtzeko moduan”, betiere, establezimenduaren kanpoan eta barrenean.
Nafarroan merkataritza arautzen duen legeak ezartzen du merkatariek salgaien ondoan publikoarentzako salmenta-prezioak erakutsi beharko dituztela, hala nola eginiko eragiketaren faktura, ordainagiria edo frogagiriren bat emanen dute, non eta kontsumitzaileak ez dion espresuki hori jasotzeari uko egiten.
Etxebizitza babestuen sustatzaileek erosleei prezio osoaren informazioa eman beharko diete eta prezio honek jasotzen dituen kontzeptuak, eta azaldu behar dute prezioan barne tasak, zergak eta erosleak izango dituen bestelako gastuak sartzen diren.