Zenbait aseguru-etxe polizaren galdeketa aitzakitzat erabiltzen ari da bezeroari dagokion estaldura ez ordaintzeko, batez ere osasun-aseguru edo bizitza-aseguruetan. Heriotza, gaixotasuna edo etxeko istripua gertatu ondoren konpainiek milaka eurotako kalte-ordainketak ordaintzeari uko egiten diote esaten dutenez kontsumitzaileak aseguruaren kontrataziorako informazio garrantzitsua ezkutatu edo faltsutu zuelako. Dena dela, askotan konpainia beraren galdeketari buruzko informazio eza edo komerzializatze irregularra da egoera eragin duena.
Sarri, aseguru-etxeek argudiatzen dute kontsumitzaileak poliza sinatzerakoan aurretik zeuden gaixotasunak ez zituela aipatu, edo etxeko balioa eta arriskuen berri ez zuela eman. Batzutan, aurretik zegoen gaitzak ez du oraingo gaixotasunarekin zerikusirik. Hau da konpainia baten kasua, zeinek adierazi gabeko belaun lesio batengatik kardiobaskular azterketa bat ordaindu ez zuena. Bertze batzuetan gertatzen dena ez du harremanik ustez izkutatutakoarekin, adibidez etxeko hodia lehertu eta atera den urak kaltea eragiten badu.
Aseguru-kontratuaren legeak ezartzen du izenpetzaileak egoerak eta arriskuak galdeketaren arabera adierazi behar dituela. Esplizituki ezartzen du kontsumitzailea “betebehar honetatik libre izango dela” konpainiak ez badio espresuki galdeketa egiten edo gaia ez bada azaltzen.
Batzutan, galdeketa kontsumitzaileari aurretik beteta ematen zaio polizaren agiri guztien artean, horri buruz espresuki ezer esan gabe. Konstumitzaileak asegurua sinatzen du galdeketari buruz ezer jakin gabe. Geroago aseguru-etxeak kontsumitzaileak aurretik jakinarazi ez duen zerbait aurkitzen badu, hori adierazi ez zela argudiatzen du ez ordaintzeko.
Batzutan, konpainiak ez du estaldura ukatzen, baina kopurua gutxitzen du adierazi gabeko egoerari buruz jakinaren gainean egonda prima igoko zen proportzio berean.