Argia moztu didate... Hitz hauen esaldi batek ez du ezer onik iragartzen. Gehienetan, argi eteteak fakturak ez ordaintzearen ondorio izaten dira. Arautegiak adierazten du horniketa bakarrik eten daitekela konpainiak ordainketa eskatu zuenetik bi hilabete igarotzen direnean, hau da, ezin zaio inori argia moztu ordainagiria ordaintzeko epea igaro eta egun batzuk beranduago ordaindu ez badu ere.
Kasu honetan, enpresak dudarik gabe jakinarazpena bidali behar du azaltzeko ordainagiribat zor duela eta, ez bada bi hilabetetan ordaintzen, argi gabe geldituko dela. Enpresaren erantzukizuna da jakinarazpena egin duela frogatzea, eta azaldu behar du zer egunetan etengo den horniketa.
Kontsumitzaileak, faktura, dagozkion interesekin ordaindu eta hurrengo egunean berrezarriko da horniketa. Gainera, konexioa berriz ezartzearen zenbatekoa ordaindu beharko du. Zerbitzuaren eteteak bi hilabete baino gehiago irauten badu, konpainiak kontratua ezezta dezake.
Telefonoa moztu didate… Telefonia finkoaren arloan, zerbitzua aurretik abisua emanda eten daiteke, bezeroak zor duena hilabete batean ordaindu ez badu. Behin-behineko etete legezkoa berriz gertatzen bada edo kontsumitzaileak hiru hilabete beranduago ordainagiria ez badu ordaindu, konpainiak kontratua ezeztatutzat eman dezake eta linea behin betiko eten. Telefonia mugikorraren kasuan, linearen etetea kontratuan adierazi beharko da, baina askotan, ordainketa soil bat ez egiteagatik zerbitzua eten daiteke.