Itzuli dezaket?

Erabiltzailearen aurpegia Iratxe Kontsumitzaileak 2016ko ira. 16a, 08:13

kolaboratzaileak

Itzuli dezaket? Kontsumitzaileek gehien egiten duten galderetako bat da hau. Inkesta baten arabera, nafarren % 42ak azkeneko urtean erosketaren bat saltzaileari itzuli dio eta itzultze bat egin nahi izan zutenen artean, % 9k arazoren bat izan zuen.

Erosi dudan produktu bat beti itzuli dezaket? Ez, kasu hauetan izan ezik:

  • Saltokiak berariaz itzultzearen aukera eskaintzen duenean (adibidez, publizitatean, establezimenduan kartelen bitartez, erosketa tiketan bertan...). Kasu horietan, kontsumitzaileak saltokiak ezarritako itzultze baldintzak bete beharko ditu, adibidez, itzultzeak epe baten barruan egin edo saltokiko produktu berezi batzuentzako mugapena, kutxa hautsi gabe edota produktua erabili gabe besteak beste.
  • Urrutitik egindako erosketetan –internet edo telefonoaren bidez, adibidez–, edota salmenta kontsumitzailearen etxebizitzan edo lantokian saltzaileak egindako bisita bat baliatuta burutu bada –saltokitik kanpoko salmentak–, nahiz eta kasu horietan ere salbuespenak eta gastu zenbait egon daitezkeen. Kasu hauetan hamalau eguneko epea dago erosketa atzera egiteko.

Akastuna den produktu bat itzuli dezaket? Bai, egokia ez den kasuetan, hots, erositako produktua saltzaileak egindako deskribapenarekin bat ez datorrenean, ohizkoa dena erabiltzen denerako egokia ez denean edo ohiko kalitate eta prestazioak ez dituenean eskubidea duzu konpon dadin edo egoera onean dagoen batengatik ordezkatzeko.

Araudiak adierazten du kontsumitzailea izango dela aukeratzen duena, bietako aukera bat “objektiboki ezinezkoa edo neurriz kanpokoa” denean ezik. Gehienetan establezimenduek ordezkatzeko aukera gehiegizkoa dela argudiatzen dute konponketa eskaintzeko artikulu berri bat eman ordez. Konponketa edo ordezkapen hau osotara doan izan behar du eta epe zentzudun batean burutu beharko da.